
OnDoaN Topaguneko Boluntario Taldearen Bilera
25/26 ikasturtea amaitzear da eta balantzea egiteko garaia heldu da. OnDoaN Topaguneako boluntarioen taldea kurtsoak utzi dizkigun sentsazioak partekatzeko asmoz elkartu da, eta, genituen susmoak berretsiz, oso positiboak izan dira.
Hilabete hauetan zehar, tailerrak, jarduerak, topaketak, irteerak, bilerak, ospakizunak… burutu dira, arrasto polita utzi dutenak bai Taldean baita proposamen horietako bakoitzean parte hartu dutenen artean.
OnDoaN Topagunea zorioneko da guztien zerbitzura duten onena jartzen duten pertsona konprometituak eta egiten dugun horretan konfiantza duten beste batzuen babesa dituelako. Ezin gaitezke eskertuago eta kontentago egon!
Eskerrik asko horren eskaintza anitz eta aberasgarriarekin Elkartearen jardueren proposamena beste urte batez hornitu duzuenoi. 26/27-a bere aletxoa jarri nahi duen orori besoak zabalik harrera eginez eta bidea elkarrekin partekatuz jarraitu ahal izateko gogoz iritsiko da.
Eskerrik asko!


