
OnDoaN Topaguneko Lantaldearen bilera
OnDoaN Topaguneko lantaldearen topaketan, elkarrekin egoteko, gelditzeko eta orain arte egindako bideari elkarrekin begiratzeko tartea hartu dugu.
Urte hauetan guztietan eraiki dugun guztia eta proiektu amankomun honen barruan pertsona bakoitzak duen lekua aitortu dugu. Ideiak, ilusioak, kezkak eta proposamen berriak partekatzeko aukera izan da; elkarri entzuteko, hausnartzeko eta bultzatu nahi ditugun proiektu eta jarduerei forma ematen jarraitzeko unea.
Gure sustraiak gogoratzeko, eusten gaituen hori baloratzeko eta oraindik etortzeko dagoen guztiari irekitzeko ere balio izan digu. 2027an ospatuko dugun 10. urteurrena gogoan, bidea prestatzen jarraitzen dugu, garena zainduz eta elkarrekin eraikitzen jarraitu nahi dugunarekin amestuz. Izan ere, OnDoaN guztion artean egiten den espazioa da, ekarpen bakoitzak garrantzia duen lekua, eta elkarrekin bidea egiten jarraitzeko arrazoiak aurkitzen ditugun gunea.
Eskerrik asko bide honen parte zareten eta posible egiten duzuen guztioi.


