Otoitz Topaketak - Kronika

19/10/2022

Gaur, OnDoaN Topagunean otoitz-taldeko aurtengo lehenengo topaketa izan dugu. Goiko kaperan elkartu gara, oso esparru lasaia, beroa eta zainduan. Libre sentitu gara aulkietan edo lurrean esertzeko. Otoitz leku eta era desberdinetan egin dezakegulako.

Gaurko topaketan ibilbide bat hastea proposatu digute. Web-orrian ikusi dezakezue beste egunetan landuko diren gaiak zein izango diren. Udazkena bidean jartzeko momentu aproposa da, behar ez ditugun gauzak erortzen uzteko eta garrantzitsuak direnei eusteko. Horrela, bide berria hasi ahal izango dugu, gure bizitzan argia diren gauzak eta pertsonekin bidea partekatzen.

Horrelako momento bat komunitatean bizitzea argia izan da guretzat.

Inés Vicente