Otoitz Topaketak - Kronika

21/02/2024

Gaur, otsailak 21 ditu, eta berriz ere otoitz-gune batean elkartu gara, topaketa hauen hari bezala argia erabiliz.

Zirkuluan eserita, elkarri begiratu diogu eta bizitzera gindoazen unea dela eta irribarre egin dugu; hausnarketa momentu honetarako prest genuen argiz betetako zentro bat izan dugu lagun. Geure buruarekin topatu gara aurrena; gure ahuldadeen kontzientzia izatea garrantzitsua da, ez oztopo bezala bizitzeko, ezpada aukera bezala.

Une horrek bihurtzera eta Jaunarengana itzultzera deitu gaitu; horregatik, pazkoa ibiltzeko eskaintzen zaizkigun hiru bideri buruz jardun gara topaketa honetan, hala nola: sendatzeko barau egin, bedeinkatzeko geure burua eman eta esker onean hazteko otoitz egin.

Begiak itxita, isilik mantenduz, barauari buruzko irakurketa bat entzun dugu.

Gero, bakoitzak, gehien hausnarrarazi duen barauaren inguruan hitz egin du. Hauek izan dira:

  • Besteei gogorarazi zenbat maite dituzun
  • Maitasunez agurtu
  • Haserreetatik eta kexu izatetik barau egin
  • Tristezia eta samintasunetatik barau egin
  • Kezketatik barau egin
  • Esker onez bete

Ondoren, otoitz egitearen garrantziaz hausnartu dugu, ez Jainkoak eman diezagun, ezpada nola ematen den eta zenbat maitasunez laguntzen duen gure bizitza kontziente izan gaitezen.

"Cambia nuestro corazón" izeneko abesti bat ere entzun dugu, zeinak pertsona onak -ur bizia eta elikagai- izatera motibatu baikaitu.

Azkenik, bizi izandako topaketa laburbiltzen lagundu digun dantza kontenplatiboarekin bukatu dugu.

Mache González