Otoitz Topaketak - Kronika

23/11/2022

Begirada sendatzea. Gaur azaroak 23 ditu eta taldearen bilera berria hastear zela, gure erdian, uretan igeri, zeuden kandela eder batzuk erakarri dute nire arreta. Udazkena da eta kanpoan hotz egiten du; hemen, aitzitik, gure gorputzak nola bihotzak ere berotu eta goxatuko dizkigun leguan gaude.

Gaur, zirkulua osatu dugu, begiak itxi eta isilik egon gara, nahi dugun begirada izan dezagun Jesusi eskatzeko. Gaurkoan, "Begirada Sendatzen" saiatu gara, modu apal eta kontzientean.

Harrigarria da mundua ikusteko moduen aniztasuna, eta interesgarria, halaber, aurkezten zaiguna ikusi nahi dugun begirada berria: begirada samurra, gizatiarra, epaitzen ez duena, gogoetatsua, elkartasun begirada.

Abesti bat entzun dugu: "Emaiguzu, Jauna, zure begirada", Jesusek pertsona guztiekin, baina bereziki bidegabekeriak pairatu zituztenekiko, izan zuen begirada errukior eta enpatikoa ulertzen lagundu diguna. Jesusek beti eutsi izan baitzuen begirada, baita urrats konstantea eta keinu sortzailea ere, beste inork ikusten ez zituen haien alboan.

Ondoren, begirada sendatzeko beharra duen norbait aipa dezagun eskatu zaigu, hala nahi izanez gero; horrela, mundua beste begi batzuekin ikusi dezaten zinez nahiko genukeen pertsonekin etengabeko hartuemanean gaudela ohartu gara.

Azkenik, gure begiradak sendatzearen eta eraldatzearen garrantziaz -batez ere gizarte-desberdintasun garai hauetan- hausnartu dugu elkarrekin. Premiazkoa da begiak irekita mantentzea, errugabeen sufrimenduaren eta haiekiko bidegabekerien aurrean suminduta mantentzea, eta, hortik abiatuta, besteekiko eta gure buruarekiko ezagutza eta ulermen iturri berria sortzea. 

Maria José González