Otoitz Topaketak - Kronika

25/01/2023

Otoitz Topaketa hauetara hurbiltzen naizen lehendabiziko aldia da. Intimitaterantza eramaten zaituen harrera. Barnera biltzera deitzen duen giroa, xumetasuna eta sakontasuna arnasten dira, nork bere buruarekin konektatzeko lagungarri gertatzen dena, eta Aitarekin elkartzea errazten duena. Dena naturaltasunez doa.

Erritmoz, pozez eta esker onez amaitu dugu. Hurrengo Otoitz-Topaketa iristeko desiatzen esan dut agur. Oso gomendagarria. Itzuliko naiz...

Ricardo Bilbao