Otoitz Topaketak - Kronika

22/02/2023

Hausterre-egun.

Arantzaren eskaera: Idatz al dezakezu otoitzean sentitu eta bizi izan duzuna? Zurbil geratu naiz, zerbait oso indartsua eta aldi berean oso xumea sentitu baitut. Gelditu egin naiz bizi izandakoaz kontziente izan eta esperientzia pausatzeko.

Otoitzean zera entzun dut: kristau bizitzan garai garrantzitsua den Garizuman sartzen gara. Garai ALAI eta ARGITSUA, Jaunaren Pazkorako prestatzeko garaia, bere guztizko ematean sartzeko; gure Pazkoa ere bada.

Gure bizitzak zamatzen dituzten gauzetaz (zoriontsuak izatea eta besteen zerbitzura jartzea eragozten digutenak) gabetzeko garaia.

Gabetze-bide argitsuan sartu naiz, eta besteak ere bide beretik doazela sentitu dut. Gauza guztietatik deskonektatu ahal izan dut, baita neure baitatik ere, denok biltzen gaituen JAINKOAREN PRESENTZIAren brisa leunean murgildu naiz.

Bizitzan bedeinka itzazu nire eskuak, nire begiak, nire hitzak… abestiaren bedenkazioa sentitu dut. Eskerrik asko bedeinkapen honengatik.

Gazteen presentzia, beren aurpegi alai eta atseginekin, ere bedeinkapen bat izan da niretzat.

Mila esker, Arantza, hain pertsona ezberdinak eta barrutik antzekoak, atseden-otoitz honetan elkartzeagatik.

Ana Mari Gallastegi