Otoitz Topaketak - Kronika

07/06/2023

Ikasturte osoan zehar, hilean behin, asteazkenetan, geldialdi bat egiteko, barrurantz begiratzeko eta gure bizitza hauspotzen duen Jainkoarekin konektatzeko gogoa zuen talde bat elkartu izan gara. Talde irekia, anitza, bertako parte sentitzen den orori harrera egiten diona.

Oraingoan, gure otoitza gidatu duten mugarrien ibilbidea egin dugu, presentzia sakonago bat sentiarazi diguten uneak bihotzetik pasatuz.

Horrela, "gure etxean" sartzeko Bere gonbidapena jasotzetik, gure begirada berera moldatuz joan nahi izan dugu, jasotako guztiaz eskertuta, atseginez zerbitzatzeko eta gizatiarra bere dimentsio guztietan zaintzeko, gure Etxe Komuna ere zainduz.

Isiltasunak eta kantuek ibilbide hau egiten lagundu digute, bizi izandakoaz eskertuta irten dugularik, eta jarraitzeko eta gure espazioa zabaltzeko gogoz.

Beste askotan bezala, Dantza Kontenplatibo batekin amaitu dugu, Bedeinkapenaren dantza, goiko bedeinkapena jasoz, batak besteari eskainiz, bizi garen lurrari eskainiz eta elkar bedeinkatuz.

Esperientzia aberasgarria izan dela esan nezakeela uste dut, zeinetan, une askotan, adierazteko baliagarria izan den, gelditzen lagundu digun, konektatzeko deskonektatzen.

Eskerrik asko denbora honetan parte hartu izan duzuen guztioi. Hori izan da denon artean sugarra piztuta mantentzea ahalbidetu duena.

Arantza Odriozola