
Otoitz Topaketak - Kronika
Beste asteazken batez elkartu gara, isiltasunetik abiatuta eta gure barrenerantz begiratuz, Jainkoa bilatu eta gure barneko argitasunarekin konektatzeko. Besteentzat (familia, etxerik gabeko pertsonak, kalean eskean dabiltzanak, gerren biktimak…) argia izan gaitezen barrenean dugun argitasuna nola esnatu dezakegun hausnartzera gonbidatu gaituzte.
Argia izatea pertsona laguntzea da, epaitu gabe entzutea, gure begirada aldatzea… Itxaropena sortuko duen argitasun konprometitua izatera deituak gara.
Ondoren, Abendualdirako eta Gabonetarako OnDoaNen aurreikusita dauden jardueren berri eman digu Arantzak.
Ez diezaiogun utzi esperantzaren argitasunari itzaltzen. Argitasunak betirako iraun beza gure bihotzetan.
Azkenik, geure burua eskertzeko eta, oro har, eskerrak emateko dantza bat egin dugu.
Eskerrik asko guztioi, topatzeko eta instrospekzio pertsonal eta partekatua ahalbidetzen duten gune hauek posible egiteagatik.
Inma Gamazo
