"Palmera de Débora" - Kronika

15/01/2022

La Palmera de Débora taldeak OnDoaN Topagunean 2022ko urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 16:30etan, izan duen topaketa.


Bilboko La Torre de Babel taldeko María Juncay Morocho kidea gurekin izan dugu. La Palmerako 13 kide elkartu gara, eta poz handia izan da betiko kideekin elkartzea eta berriak ezagutzea. Izotzaldia urtzeko, aurkezpen dinamika batekin hasi ginen. Paulik María Juncay aurkeztu zigun, nork ondorengo gaiei buruz hitz egin baitzigun: *Etxeko langileen eskubideak, *Barneko lana desagerraraztea, *Balizko enplegatzailearekin elkarrizketa, *Lan-kontratua, *Gizarte Segurantza, *Gutxieneko soldata, *Lanbide Heziketa. Kideen arteko zalantzak mahai gainean jarri eta argitzen saiatu zen. 

Erregimen berezia duten etxeko langileek duten langileen estatutua eta Gizarte Segurantzari dagokio 1620/2011 lege dekretua n jarri zuen azpimarra. Ondoko hau garbi utziz: *Paperik ez baduzu ere, paperak dituzten langileen eskubide berberak dituzu, *Jardunaldia gehienez 40 ordukoa da. Ez egote denborari.

Denek hartu zuten parte interes handiz. Beti bezala, errealitate ezberdinak ditugulaz jabetzen gara. Informazio aberasgarriarekin amaitu da topaketa, berriz elkartzeko eta senide migratzaileentzako aberasgarriak izan daitezkeen ezagutza berriak barneratzen joango garenaren ilusioz.

Claudia Ferrera

Taldeko argazki bat hondo positibo batekin: "BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA" SORTU EZAZU