"Palmera de Débora" - Kronika

12/02/2022


La palmera de Débora-ko 12 kide bildurik, poztasunez beteriko une bat da bertako zein adiskideekin zein migratzaileekin elkartzeko.

Gure koordinatzaile den Paulik elkarteko kide aktiboa den María Eugenia Iparragirre aurkeztu digu, arratsaldeko hizlaria izango dena.

"INMIGRAZIORAKO EUSKAL ITUN SOZIALA" izan da landutako gaia.

•Bideo bat ikusi dugu.

•Dokumentua irakurri da.

Bideoa aztertzen ari ginela, galdera honekin geratu naiz: zenbat denbora igaro behar da etorkin izateari uzteko?

Hau da aipatu dokumentuak daraman goiburua: "JASO NAHIKO GENUKEENA ESKAINI".

Itun honek hiru puntu jorratzen ditu, izenpetzen duten pertsona, entitate eta erakundeek bere egiten dituztenak eta, beren gaitasunen arabera, bakoitzak dagozkion eremuan konpromezu zehatzen garapena irmotasunez babestuz. Hau da esquema:

* Abiapuntua.

* Zeharkako Aukerak.

* Konpromezu Zehatzak.

Itun honen helburu etikoa pertsona migratzaileen beharren aurrean elkartasunezko proposamen arduratsua indartzen laguntzea da. Euskadik, gaurdaino, migrazioaren erronkari -bere adierazpen ezberdinetan- modu bateratu eta solidarioan erantzun dio.

Elkartasunean oinarritutako elkarbizitza-kultura bat partekatzea, aniztasunaren defentsa eta erantzunkidetasuna, giza-eskubideak eta berdintasuna, hala nola edozein arrazakeria edo bazterkeriarekiko arbuioa.

María Eugeniak kideen zenbait kezka argitu ditu. Arratsaldeari amaiera emateko, taldeko argazkia atera dugu, eta bizitzan kontuan hartzeko eta praktikan jartzeko leloarekin joan gara etxera.

"ZUK DUZU ARRAKASTAREN GILTZA."

Gema González