"Palmera de Débora" - Kronika
GENEROA ETA MIGRAZIOA
Otsailaren 26ko arratsaldean, La Palmera de Débora taldea bildurik, Estibaliz Madrazo izeneko emakume Bilbotarrak -"mujeres en marcha" taldekoa- esaldi polit batekin eman dio hasera topaketari (niri behintzat asko gustatzen zait). Ondoren, zenbait hitz jarri ditu mahai gainean, beren esanahia garbi izan dezagun, bakoitzaren esperientzia pertsonaletik eta arrazoitzeko modutik abiatuta eztabaidagai izan direnak. Hauek izan dira hitz edo gaiak:
FEMINISMOA, MATXISMOA, MIKROMATXISMOA, SEXISMOA ETA GENERO BERDINTASUNA. Oso garbi utzi digu gai hauek eragin handia dutela herrialde, familia, heziketa... ezberdinetan.
Ezagutzaz betetako arratsaldea izan da, baita genero biolentziaren biktima diren emakumeekiko zein landutako beste arloekin lotutako biktimekiko enpatiaz betetakoa. Baina irribarre batekin amaitu dugu, bai baitakigu ez daudela bakarrik, badirela emakumeak taldeak osatzen dituztenak beste emakume batzuei babesa emateko nahiz gainontzekoek entzun eta errespeta ditzaten, ez emakume izateagatik, gizaki direlako baizik.
Dima Osorio