"Palmera de Débora" - Kronika

23/04/2022

Larunbat honetan, hilak 23, "La PALMERA de DEBORA" bildu da. Gu guztiontzat bereziki hunkigarria izan da bi urte ondoren MUSUKORIK GABE elkarrekin egon gaitezkeela ospatu dugulako, gure irribarre politak ikusi, beldurrik gabe elkar besarkatu, "normaltasun bedeinkatua" poliki-poliki berreskuratzen ari garela sentituz.

Bi kide berriri eman diegu ongietorria: Patricia, Perukoa, eta Rosa, Hondurasekoa.

Gero, ASTE SANTUAri buruz hitz egin dugu, espiritualtasun egun hauek gutariko bakoitzak nola bizi izan ditugun partekatuz. Batzuek lanean, beste batzuek atseden egun batzuez gozatuz... baina denok baliatu dugu denbora hori entzuteko, azterketa pertsonala egiteko, otoitzerako... Oso interesgarria izan da ohartzea kultura zein erlijio aniztasunak aberastu egiten gaituela eta fede-ahizpa gisa batzen.

Gure Paulik maiatzeko lehen astean, 3tik 7ra, Donostian, "EMAKUME MIGRATZAILEei" buruz egingo diren jardueren berri eman digu. Hau oso ekitaldi garrantzitsua da guretzako, dagozkigun gaiak ukituko direlako, eta emakume migratzailearen benetako egoera ikusgarri egitea oso garrantzitsua delako, gizarteak gure arazoen kontzientzia har dezan. Eta, nola ez, horretan parte hartu eta lagunduko dugu, indarrez, ilusioz eta gogotsu!!!!!!

Eslerrik asko IRACEMA, DILENIA, FANNY, FARIDA, CRISTINA, PATRICIA y ROSA.

Etorri ezin izan ez dutenentzat gure oroitzapen samurra tarteko, besarkada bat.

Inma Gamazo