"Palmera de Débora" - Kronika

04/06/2022

Beste larunbat batez, La Palmeran aurkitzen gara, ikasturte honetako bilerei nolabait amaiera emateko.

Arratsalde honetan, EMAKUNDEk egindako film bat ikusteko aukera izan dugu, zeinak emakumeak dituen protagonista, eta "VOLVER" izenburuak genero indarkeriarekin konektarazi gaitu, nahiz eta, emakumeek beraiek esan duten bezala, hobekuntzaren bat egon den, eguneroko esperientziak gogorarazten digun.

Pelikula amaitutakoan, FORUM bat egin dugu haren inguruan, oso gustura, bertaratutakoen artean hurbileko aurpegi eta egoerak presente eginez, arazo honek edozein estatus sozial zipriztintindu dezakeela jakitun.

Lehen esan bezala, film honekin amaitutzat eman ditugu ikasturte honetako topaketak, udara ondoren jarraitzeko animoz eta motibazioz, trebatzen jarraitzeko lagungarri izango dugun guztia partekatzen jarraitzeko, ezagutza berriak geureganatzeko eta, batez ere, BEGIRUNEZ eta ELKARTASUNEZ eraikitako gizarte baten alde egunero borrokan diharduten emakumeen bide honetan elkar laguntzeko.

Ikasturtea oso positiboa eta guztiontzat aberasgarria izan dela esan dezakegu. Egon ez direnengatik penaz, irailean berriro gure artean izango direkoan.

UDA ONA OnDoaNEKO TALDE GUZTIENTZAT.

Paula Muro