"Palmera de Débora" - Kronika

01/10/2022

Urriaren 1ean, larunbata, "La Palmera" beste urte batez martxan jarri da. Topaketa kutun bezain hunkigarria izan da. Behin uda igarota, gogo handia zegoen berriro ere elkar ikusteko, besarkatzeko, bizitza partekatzeko. Eta, gainera, zazpi kide berriri ongietorria eman diegu. Harrera eta dagozkion aurkezpenak amaituta, proiektua azaldu dugu, zeinaren ardatz nagusiak honako hauek baitira: elkartasuna, emakumeen ahalduntzea eta elkarrenganako laguntza.

Ondoren, Paulik gehien interesatzen zaizkigun gaien zerrenda jaso du, eta hurrengo topaketetan egingo diren jardueren berri eman digu.

Etortzerik izan ez dutenak gogoan, bilerari amaiera eman diogu partekatutako lekukotzak eskertuz, emakume bakoitzaren atzean gerlari egiten duen borroka istorio bat dagoela gogoratzen digutenak. Horrelakoak dira La Palmerako gure neskak, GERLARI AUSARTAK!!!!

Elkarrekin gehitu egiten dugu, kideak, eta aurtengo ibilbidea ilusioz eta indarberrituta abiatzen dugu...

Elkar ikusiko dugu... Besarkada bat.

Inma Gamazo