"Palmera de Débora" - Kronika

29/10/2022

Elkarrekin ibiltzen jarraitzen dugu... eta larunbat honetan "Palmera de Débora"ren inguruan elkartu gara berriz ere, elkar ikusteko eta partekatzeko gogotsu. 

Nicaraguako adiskide berri bati ongietorria egin diogu, eta aurkezpenak egin eta proiektua azaldu eta gero, mendira egindako azken irteera gogoratu dugu. Halaber, Puaulik gogorarazi digu hurrengo bileran prebentzio onkologikoaren garrantzia landuko dela. izango dela. 

Ondoren, guretzat garrantzitsuak diren bi lege-erreformei buruz hitz egin dugu. Aurrenekoak (uztailaren 26ko 629/2022 Errege-Dekretua) Atzerritarrei Buruzko Legearen Araudia aldatzen du. Pasa den abuztuan sartu zen indarrean, eta migratzaileen erregularizazioa eta enplegu egonkorra erraztu nahi ditu, eta aldaketak dakartza errotzeko ereduetan.

Bigarrenak, irailak 6ko 16/2022 Errege Dekretuak, etxeko zerbitzuko langileen lan-baldintzak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak arautzen ditu, besteren kontura lan egiten duten gainontzeko langileekiko parekatzeko helburuz. Aitortu beharra dago ESKUBIDEei dagokionean hobekuntzak dakartzala, batez ere etxeko lanaren araudi berri honek, baina borrokan jarraitu behar dugu, atzerritarrei dagokienean erreforma enpleguan oinarritzen baita, oso kritikagarria izanik bere utilitarismoa, egoera administratibo irregularrean dauden milaka pertsona kanpoan utziz, beren egiazko ezarpenaren inguruan zalantza handiak planteatzen dituelarik. 

Galderak egin ziren, zalantzak eta hausnarketak. Oso kontziente naiz gai hauek ahalduntzen duen eta segurtasun juridikoa ematen duen berdintasuna oinarri duen egiazko inklusiorako, bizimodu duin baterako, duen garrantziaz. Horregatik, horri buruz hitz egiten jarraituko dugu.

Mila esker guztioi IZATEAGATIK eta EGOTEAGATIK

Hurrengora arte. Besarkada bat,

Inma Gamazo