"Palmera de Débora" - Kronika

13/03/2021

Gaurko bileran Mª Eugenia Iparragirre ezagutu dugu, lanbidez hezitzailea eta politikan ibilbide luzea egindakoa: zinegotzi Irungo Udalean, senatari Madrilen eta Eusko Jaurlaritzaren aholkulari Hezkuntza arloan.

Sekulako gozamena izan da entzutea nola kontatu digun, modu xumean baina suhartasunez, POLITIKAren inguruan duen ikuspegia, zerbitzu publiko bezala eta adostasunetara iristeko zein BERDINTASUNA nagusi izango den gizarte justuago bat lortzeko (non emakumeak esateko asko baitauka) tresna bezala. 

Bere bizitza politikoaren hastapenetako pasarteak partekatu ditu gurekin, eta baieztatu dugu, berdintasuna legearen barnean dagoen arren, mikro-matxismoek indarrean dirautela gizartean eta, horrenbestez, emakumeek borrokan jarraitu behar dugula, eta elkartuta mantendu, denoi eragiten baitugu.

Oso gustura egon gara eta, jakina, denbora hegan pasa zaigu.

Guretzako, Mª Eugenia, ahaldundu gaitezen gure buruari begiratzeko ispilu bat da, eta LA PALMERA DE DÉBORAko kide bat gehiago bihurtu da, beraz, berriz ikustea espero dugu.

Mila esker guztioi, besarkada estu bat eta, emakumearen eguna duela gutxi izan denez: GORA EMAKUMEAK!!!!!!!

Hurrengora arte adiskide!

Inma Gamazo

Paula, Fanny, Marcela, Mª Eugenia, Claudia, Dilenia, Senia, Inma, Iracema, Cristina y Jazmin