"Palmera de Débora" - Kronika

10/12/2022

Palmerak hazten jarraitzen du, eta azken topaketan bi kide berriri eman diegu ongietorria: CONSUELO eta MIRIAM. Aurkezpenak egin ondoren, bizi-testigantzak partekatu dituzte eta oso garbi geratu zaigu, gu bezala, beraiek ere benetako BORROKALARIAK direla. EGUBERRIAri ere ongietorria eman diogu. Gutariko bakoitzarentzat Gabonetako izpirituak duen esanahiari buruz hitz egin dugu, eta gure jatorrizko herrialdeetako bakoitzean nola bizi den azaldu. Jatorrizko familiarekiko nostalgiaz, alde batetik, jakina, baina maite ditugunekin partekatutako une zoriontsuak pozez gogoratuz ere bai, eta gaur egun bizi dugun mementua eskertuz.

Ondoren, Paulik abenduaren 17an, 18etan, OnDoaNen GABONAK ospatzeko egingo den ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu digu.

Eguberri-zozketarako txartelak oparitu dizkigu. Bidezko merkataritzako produktuz osatutako saski bat zozketatuko da, eta bildutako dirua pertsona migratzaile eta errefuxiatuen harrera-sarea den Red Mambré Sarera bideratuko da.

Azkenik, Mª Eugeniak prestatutako bizkotxo goxoa dastatu dugu.

Eskerrik asko guztioi bizi izandako uneengatik, eta etorriko direnengatik... Gogoratu Gabonak partekatzea dela, eta horri buruz badakigu zerbait Palmeran, non gure penak eta pozak partekatzen baitutugu, beti elkartuta. Ez ahaztu, beraz, zeinen ausartak zareten, duzuen indarra eta merezi duzuen maitasuna.

EGUBERRI ZORIONTSUAK!!!!

Besarkada bat.

Inma Gamazo