"Palmera de Débora" - Kronika

14/01/2023

2023ko gure lehen topaketan, betiko ilusio eta alaitasunez sentitzen gara, DÉBORAren konpainian berriro ere partekatu ahal izateko aukera izango dugulako.

Arrazoi ezberdinek behartuta zenbait hutsegite egon diren arren, haietako bakoitza izen-abizenez izan dugu gogoan.

Arratsaldeari hasiera emateko, 2022a nola bizi izan dugun pentsatzeko erabili ditugu isiltasunean eman ditugun minutu batzuk, eta emozionalki guretzat esanguratsuena izan dena gogoratu dugu.

Horrela, hainbat hitz joan dira ateratzen: ESKER ONA, BIZIRAUTEN, ERANTZUNKIZUNA, TRISTEZIA, AGOBIATUA, INDARRA, GAINDITZEA, GORABEHERAK, JAUNAREKIN KONEKTATUA...

Hausnarketan emandako arratsalde zinez atsegina izan da; eta kronika hau irakurtzea zuei ere iragan hurbila berrartzen lagungarri gertatuko zaizuela espero dut.

Ikus dezakezuenez, urte hasiera itzela izan dugu Palmeran, oso positiboa baita guretzako geure buruari pentsatzeko ematen diguten laguntza hau, bizitza atseginago ikustea lortuz eta aurrera egiteko indarrez betez.

Amaitzeko, Mercedes Sosaren GRACIAS A LA VIDA entzun dugu.

Horrenbeste ematen digun BIZITZA, egunero ESKERRAK emateko aukera ematen diguna. ESKERRIK ASKO esatea baino ez zait geratzen... eta urrengo bilerara arte. Besarkada bat adiskideok.

Fanny Sánchez