"Palmera de Débora" - Kronika

23/09/2023


Udazkena iristearekin bat, ziklo berriko lehen bilera ailegatu da; lehengo aurpegiak, pozik, hunkituta eta berriz elkartzeko irrikaz. Aurpegi berriak ere badira gure artean; gure berri zabaldu da eta kultura ezberdinetako bi emakume hurbildu zaizkigu, hemen partekatutakoarekin elikatzeko asmoz: taldeari ekarpen bikainak egingo dizkiotela zalantzarik ez dut.

Antolatzaileek, ongietorria eman digute, beraien izatearen gurekin partekatu dute… eta, horrela ohartu gara, beste behin ere, gure bizitzak elkartzen dituen hari gidaria maitasuna dela, eta gure ekintzak maitasunez iruten badira edozeren norabidea aldatzeko gai garela jabetu.

Palmeraren ziklo berri hau mihise zuri bat da, bidaiatzeko aukera bat; gure emakume bakoitzaren lurraldera, gutariko bakoitzaren barrenera, beraien ateak eta eskuak zabaltzen dizkiguten eta harrera egiten diguten bihotz handiko emakume hauen eskutik, zeintzuk, keinu, irribarre eta irakaspen bakoitzarekin, gaur egun Palmera osatzen dugunongan eragin sakona sortzen dugura erakusten digutelarik. Bileran zehar, ziklo berri honetarako jarduera ezberdinak proposatu dira, hala nola hazkunde eta garapen pertsonalerako literatura elkartrukaketa, Donostia hiria sakon ezagutzea, meditazioarekin lotutako jarduerak, biodantza, mindfulness, besteak beste. 

Baditugu ideiak, planak, gurariak, ametsak, pausoz pauso, eskutik helduta, eta elkarren ondoan elkar indartuz, gauzatzen joango garenak. Dena da posible, justiziarekin, kontzientzia sozialarekin, tolerantziarekin eta hemen elkartzen garen kurturekiko begirunearekin lotutako balioak garatzeko lanean jarduten garen bitartean. Hemen gaude, ekintza bakoitza -partekatutako ideia bakoitza- gure bideak lotu eta aberastuko duen hari-bideratzaile izateko erabakimenez.

Geroni izateko aukera eskainiko digun egun askoren alde! Elkar zainduko dugun egun askoren alde! Gure inguruari dugunaren zatirik onena emateko gaitasuna izango dugun egun askoren alde! Ahaztu gabe, Antonio Machadoren olerkia… "Caminante no hay camino, caminante son tus huellas el camino y nada más. Caminante no hay camino, se hace camino al andar".

Marta Ortega