"Palmera de Débora" - Kronika

14/10/2023

"EMAKUME-ZIRKULUEN BOTERE ERALDATZAILEA"

Kaixo lagunak!!!! Borrokalariak DENAK. Larunbatean, "Palmeraren" topaketa berri bat.

Berriz ere zirkuluan eresi gara eta ELKARRI ENTZUN DIOGU, eta hau da gehien gustatzen zaiguna, ahots eta istorio guztiek balio eta garrantzia berbera baitute guretzat. Kide berri bati ongietorria eman diogu, Hondurasetik etorritako FABIOLA. Egitasmo hau zertan datzan azaldu diogu: espazio eta denbora bat zeinetan GU erdian egongo baikara, begirada barrurantz jiratzeko eta sentitzen ari garenarekin eta behar dugunarekin -beste emakume batzuen konpainian- konektatzeko. Zirkuluaren formak bera ere introspekzio-bidaia horretan lagungarria suertatzen da, taldearen indarra eta babesa sentitzen laguntzun digularik. Beraz, pozarren gure artean borrokalari berri bat izateagatik.

Machek eta Dimak immigrazioaren inguruan Madrilen joan zen astean izan ziren jardunaldi batzuetan egon ziren, eta esperientzia nolakoa izan den azaldu digute; bertan, aurreiritziei, benetazko integrazioari, estereotipoei, genero arrakalari… buruz eztabaidatu zen.

Ondoren, datorren azaroaren 25ean ospatuko den Genero Indarkeriaren aurkako egunaren inguruko prestaketei buruz informazioa helarazi digu Paulik. Hala, emakume migratzaileen talde bat bisitan etorriko zaigu Bilbotik, "La Palmera de Débora" ezagutzera, eta beraiei batuko gatzaizkie Donostian egingo den manifestaldian parte hartzeko.

Halaber, bi abesti eder ere partekatu ditugu: "Sin miedo" eta "Sorora" VIVIR QUINTANA kantautore mexikarrarenak, esaldi aldarrikatzaile eta ahalduntzaile indartsuak dituztenak; oilo-ipurdia jarri zait entzun bezain pronto. Hona bertan entzundako zenbait esaldi:

"SI TOCAN A UNA, NOS TOCAN A TODAS"

"NO VAS SOLA, VAMOS TODAS "

"NI UNA MENOS"

"YO TE QUIERO ETERNA, FABULOSA y PLENA, SABIA y HECHICERA…

YO TE QUIERO VIVA, CIERTA y DECIDIDA, con la PIEL DESPIERTA, AMANDO A QUIEN QUIERAS,

CON TUS MANOS LIBRES, CON TU CUERPO TUYO… MÍRATE, ERES RAZÓN Y CAUSA..."

Emakume-zirkulu batean parte hartzea emakume bezala integratze-bidearen zati garrantzitsua izan daiteke, maskarak, zamak eta betebeharrak askatzeko, eta geure buruez geroz eta gehiago gozatzeko.

Amaitzeko, gogora ekarri nahi dut astelehenean ekonomia nobel saria EMAKUME bati eman zaiola, CLAUDIA GOLDÍN, lan merkatuan emakumearen ekarpena zein den egin dituen ikertengatik, hala nola genero arrakalaren inguruan egindakoengatik. Azpimarratzen dut ez baita ohikoa. Izan ere, kategoria horretan saritutako hirugarren emakumea da sarien historia osoan.

Eskerrik asko guztioi eta hurrengora arte.

Inma Gamazo