"Palmera de Débora" - Kronika
Beste behin ere La Palmeran elkartu gara.
Gaurkoan, bi lagun berri izan dira gurekin: YULI eta LUCIA.
Eta, pertsona berriak etortzen diren bakoitzean egin ohi dugun bezala, gaur ere aurkezpen erronda bat egin dugu, gutako bakoitzak taldean bizi dugun esperientzia partekatuz.
Arratsalde honetan ere, ederki gozatu dugu mahai gainean atera diren gaiekin eta haien inguruan plazaratu diren iritzi ezberdinekin… eta, horrela, egoera anitzei aurre egin ahal izateko irakaspen berriak lortzen jarraitzen dugukin.
Landu ditugun gauzen artean, La Palmera taldean parte hartzearekin eratorri zaigun aldaketa pertsonala aipatu da.
Baita bortizkeria ere: nola ikusten dugun herrialde ezberdinetan… eta, leku guztietan modu ezerdinetan bizi den arren, biolentzia dela azken finean, egoera ekonomikoa, soziala edo erlijioa errespetatzen ez dituena.
Gizartean, etxean eta familia-buru bezala… jokatzen dugun papera ere aztergai izan dugu.
Eta gizarte horretan eskuratzen ari garen ahalduntzea ere bai. Hegoamerikan eta munduan zehar emakumeok jasaten dugun bortizkeriara itzuliz.
Elkarrizketa atsegin horren ondoren, Yoga irakaslea den Corok diziplina horren dimentsio osasungileaz hitz egin digu.
Esan bezala, oso arratsalde positiboa eta aberasgarria izan da, partekatzeko interesgarriak diren gai berriak azalduz beste behin ere.
Nire bizipen pertsonalarekin bukatzeko, esango nuke Palmera dugun bakoitzean adoretuago joaten garela, eta, ondorioz, hau baino ez zait falta gehitzea: ESKERRIK ASKO PALMERA DE DÉBORA… ESKERRIK ASKO ONDOAN…
BESARKADA BAT
Fanny Sanchez