"Palmera de Débora" - Kronika

04/11/2023

LEKU SEGURUA 

Lagun migratzaileak! Topaketa berri batekin batera, emozio andana Déboraren inguruan partekatutakoak. 

Gaurkoan, BIBI, FRANCY eta GRACIELAri egin diegu ongietorria, Colombia eta Argentinatik laguntzen digutenak. Bere historiaren zati bat partekatu dute gurekin, eta Donostian bizitzen daramaten denborari buruzkoak, harik eta migratu izanaren arrazoiak eta egindako ibilbideari buruzko xehetasunak eta aurre egin behar izandako zailtasunak. Egunez egun hazten doan emakumeen zirkulu honetan gure bihotzaren alde samurrena ematen dugu, migrazio bide honetan nola doakigun partekatzen dugu. Eta, ederra da hori egitean seguru sentitzen garela jabetzea. 

 Palmeran patxada airea arnasten da, eta berotasuna sentitzen dugu bakoitzak bere bidea eta bere beharrak dituela ulertzean; hau ulertzeak gure beharretan murgiltzen laguntzen digu, besteekin enpatikoagoak izateko lagungarria egiten zaiguna. 

Oso aberasgarria suertatu den jarduera egin dugu gaur, zentzua zuten mandalak margotuz. Gutariko bakoitzak mandala bat jaso dugu, eta gure egoera emozionalaren arabera margotu dugu. Hor islatu da nola gauden une honetan, nola bizi dugun gure migrazio-prozesua, zeinetan emakume-zirkulu honek goxo hartzen gaituen, laguntzen eta bultzatzen.

Oso hunkigarria izan da egun hau. Emozio-, nostalgia- eta esker-on-malkoak isuri dira, gure sentimenduak partekatu ditzakegun gune seguru hau izateagatik; sorotiteaz ikasten ari gara, talde honetako emakumeen borrokari buruz eta haien bitartez, egun bakoitza markatzen duen hobetzeko senaz. Halaber, hunkidurak eskuak igurztarazten gaituzte, "Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna" dela eta, bertan izango dugun parte-hartzearen prestaketak burutzen ari dira. Aldaketa horren parte gara, La Palmeran emakumearen aurkako indarkeriaren aurka konprometituta gaude, nahiz eta jakin ez garela ezer berezia egiten ari, bai baitakigu gure harri-koskorra ekarriz, aurrera egin dezakegula. Bide luzea dugu aurretik, gauza asko egiteke, ezabatu beharreko desparekotasunak, eta horretan ari gara… Palmeraren laguntza dugu horretarako.

Besarkada bero bat,

Martha Ortega