"Palmera de Débora" - Kronika

18/11/2023

Bilera guztiz arrakastatsua izan da. Taldeko koordinatzaileekin elkartu gara. Bikainak dira egiten duten horretan eta bikainak pertsona bezala, bihotz goxoa baitute eta emakume migratzaileen eta zerbait galdetzera edo laguntza bila hurbiltzen direnen aldeko eskubideen aldeko borrokalari sutsiak baitira.

Ongi sentitzera zaramatzan giroa hain da magikoa eta aparta, elkar ikusteko desiatzen egoten baikara.

Bilera berezi honetan, azaroaren 25ean izango den martxari buruz solastu dugu, eta, gure eskubideen alde, ahal dugun heinean, hurbiltzekotan geratu gara.

Gabonetako kanpainan ere laguntzeari buruz hitz egin dugu: Faroltxoekin eta saskiaren zozketarako txartelekin.

Gure identifikazio-kantua abestu dugu. Asko hunkitu gara, barru barruran sentitzen dugu.

Taldekide batzuk beren burua eskaini dute datorren urteari begira zenbait jarduera burutu edo haietan laguntzeko: autoestimu tailerrak, balioespen pertsonalerako tailerrak, baldintzatzen gaituzten birus mentalak uxatzeko balio dezaketenak…

Nire taldekide migratzaileek parte hartzen dute eta beren bizipenen berri ematen, aniztasun kulturalari esker oso aberasgarriak direnak. Eta horregatik gaur, bihar eta beti egongo da nire bizitzari lotuta La Palmera taldea, zuei esker bizirik sentitzen naizelako, eta zoriontsu. Talde honek leku bat eskaini dit, non, ahal baldin badute eta behar ditudan neurrian, hor egongo diren. Eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko!!!

Graciela Martínez