"Palmera de Débora" - Kronika

27/03/2021

Hilabetea isteko, La Palmera de Débora taldearen elkarretaratze zinez atsegina izan dugu gaur. Gonbidatu berri bat izan dugu, Eva Lasa, lanbidez medikua, bere bizipen profesionalak gurekin partekatu dituena.

Alergien inguruan eta mundu osoan bizitzen ari garena dela-eta, zalantzak sortzen dizkiguten zenbait gairen inguruan osasunari dagozkion bere ezagutzan mahai gainean jarriz.

Lasaitasuna ekarri diguten zenbait gai garrantzitsuz osatutako menuaz gozatu dugu eta, aldi berean, partehartzaile guztiontzat oso goiz probetxuzkoa izan da, gure alergiak, egoera emozionala, sortzetiko gaixotasunak, musukoei buruz esaten diren gauzak...mahai gainean jarri eta haien inguruan hitz egin, entzun eta partekatu ahal izan baitugu. Gaur ikasitako guztiari esker, ikuspegia zabaldu dugu, zalantzak argitu ditugu eta gauzak hobeto egin ahal izango ditugu.

Beraz, bilera zoragarri honen ondoren gauza bakarra geratzen zaigu esateko: mila esker, Eva! Ez ahaztu, La Palmera, gurea bezala zure etxea ere badela.

Fanny, Dilenia, Senia, Jazmin, Claudia, Marcela e Iracema