"Palmera de Débora" - Kronika

17/02/2024

Topaketa berri bat "La Palmeran". A ze poza berriz ere gure "konfort-eremuan" elkartzean, konfiantzazko gune seguruan, non aitortuak eta onartuak sentitzen baikara. Datozen asteetan egingo ditugun jarduerei buruz eztabaidatu dugu. Hala, datorren bileran EMOZIOEI buruzko hitzaldi bat izango dugula adostu dugu, gure egunerokoan hauek nola kudeatzen eta somatizatzen ditugun aztertzeko.

Guretzat oso garrantzitsua den data hurbiltzen ari da: martxoaren 8a, emakumearen eskubideak aldarrikatzen direlako, lan arloan eta gizartean izan beharreko berdintasuna, bazterkeria oso bertan behera gera dadin, eta gizartean parte-hartze osoa izan dezan ahaldundu dadin sustatuz. Horretarako, egun horretan izango den manifestazioan parte hartuko dugula erabaki dugu, eta talde bezala identifikatu gaituen pankarta bat prestatuko dugu.

Gure esperientzia pertsonalak ere partekatu ditugu, ohi bezala, elkar entzunez, gure argi-itzalekin, gure emakume-natura jakintsuarekin.

KOMUNITATE hau hazten ari dela sentitzen dut, eta sororitate, erresilientzia eta emakumezko indar bilakatzen ari dela -zer diot! BADA!-, emakume izateaz harro gaudelako.

Besarkada bat GERLARIOK!!!

Inma Gamazo