"Palmera de Débora" - Kronika

11/05/2024

Larunbat arratsalde honetan berriz ere bildu gara Alboan, La Palmera de Débora (OnDoaN Topagunea) eta Torre de Babel-en (Ellacuría Fundazioa) arteko lankidetza-proiektuetan aurrera egiteko ideia berriak mahai gainean jartzeko asmoz.

Beste erakunde batzuekin lankidetzan diharduten erakunde hauek lan eta munduan eta gizarte mailan hemen bizi garen emakume migratzaileen bazterkeriaren panorama aldatzeko asmo irmoa dute.

Bilera honetan, herrialde ezberdinetako emakumeekin partekatu ahal izan dugu, arazo eta errealitate ezberdinak dituztenak, aurre egin beharreko zailtasunez jabetuta ere, sistemak eskaintzen dizkigun laguntzak aitortzeko gai ere bagarenak.

Gure errealitateak gaur egun direnak baino askoz hobeak izan daitezen hobetu beharreko arloei buruz ere jardun dugu.

Proposamenen artean, hauek: egunez lanean diharduten emakumeek eskuragarri izan ditzaten prestakuntza ikastaroak gaueko ordutegian eskaintzea, elkarte hauetako kide diren emakumeengan biktimismotik urruntzen den ahalduntze jarrera sustatzea, gutariko bakoitzaren gaitasunak indartzea migrazioak berezkoak dituen zailtasunei jarrera positiboz aurre egin ahal izan diezaiegun.

Herritartasunaz haratago, ingurune honetara egokitu eta ahaldundu gaitezen saiakeran sakondu dezagun aipatzen da, gozon eta emakumeen arteko berdintasunaz kontziente izanik, edozein dela gure etnia edo arraza.

Dauden zailtasunez jabetzen gara, baina ohartzen gara gure justizia eta ekitate baldintzan hobetu daitezen egiten ari diren lanetaz.

Hurrengora arte.

Martha Ortega.

Puntual-puntual elkartu gara OnDoaNen arratsalde hau partekatzeko asko gustatzen zaigun jarduera batek motibatuta: Mandalak margotzea, erlaxatzen, sentitzen eta gure buruarekin topo egiten laguntzen baitigu.

Hondo-musikak lagunduta, gutako bakoitza esku artean genuen marrazkiari kolorea ematen joan gatzaio.

Bukatutakoan, egindakoak gogora ekarri diguna partekatu dugu: gure amak, haurtzaroa, egungo unea, familia…

Besteen hitzari, isiluneei, barreei… leku egin diegu gure baitan.

Esan dezakegu, beti, gogotsu eta pozik etortzen garenean, eguneroko bizitzari indarrez heltzeko moduan ateratzen garela. 

Claudia Ferrera