"Palmera de Débora" - Kronika

27/09/2025

Bilera honetan Déboraren inguruan bildu gara berriz ere, lurralde ezberdinetako ahotsak ehun bizi, indartsu eta anitza bezala korapilatu dira. Munduko hainbat bazterretako emakumeak elkar topatu dugu, zeinak gure etxeak, gure kaleak eta gure sustraiak atzean utzi eta egun hobeekin amets egitea ahalbidetuko digun leku baten bila hurreratu garenak Espainiara. 

Bakoitzak historia bat ekarri du berarekin, eta, mahia gainean jarritakoan, ezberdinak izan arren pultsu berbera antzeman diogu elkarri; gure seme-alabekiko zein familiekiko maitasunaren indarra. Maitasun hori izan da mugak eta itsasoak zeharkatzera bultzatu gaituen iparrorratza, ziurgabetasunari aurre egiten lagundu diguna eta zoru berrian ibiltzen ikasteko baliatu duguna. 

 Min eman duten kontakizunak entzun ditugu: bortizkeriaren oroitzapenak, bularrean oraindik ere min ematen duten agurrak. Bidea batzuetan zail bilakatzen den arren, goxotasunez abegi egiteko ateak irekitzen dizkigun jende zintzoa ere badela baieztatzen diguten pasarteak ere entzun ditugu. Aldi berean, gure paperak legeztatzearen eta hizkuntza zein ohitura berrietara egokitzearen zailtasunak zailtasun, zutik jarraitzen dugula baieztatu dugu. Eta elkarrekin egiten dugu, batak bestea eutsiz. 

Hereniari ongietorria egin diogu, bere ibilbidea, bizipenak eta desira sakonak gurekin partekatu dituen emakume Nicaraguar atsegina. Colombiatik datorren Sonia ere batu zaigu, bere ideia, esperientzia eta ikaspenekin taldea aberastera. 

Gune honetan, irribarre bakoitza, gogo-hitz bakoitza eta konplizitate keinu bakoitza baltsamo bihurtzen da. Taldearen arduradunak, beti hurbileko, bakarrik ez gaudela gogorarazten digute beren emate eskuzabalaren bitartez; beren laguntza itsasargi bat da horrenbeste ekaitzen erdian. Eskaintzen diguten egonarriz beteriko laguntzak tarteka kilikolo dugun konfiantza itzultzen digu. Denen artean, komunitatea ehuntzen dugu eta ehun horretan esperantza dago; hemen orainaldi duinago bat eraikitzearena eta, agian urrun egon daitekeen egunen batean, burua oso gora dugula gure herrialdeetara itzuli ahal izango dugula dioena, migrazioak, hautsi ez gintuela jabetzeaz gain, emakume are indartsuagoak egin gintuela.

Bilera honetan, 2025-2026 ikasturterako planak partekatzeaz gain, elkarrekin indartsuagoak garela ere berretsi digu. Gure iraganaren memoria, zauriz zamatuta bada ere, etorkizunerako hazi bihurtzen dela maitasunez eta solidaritatez begiratzen diogunean eta gutako inor ez dabilela ziurtzat jotzen dugunean.

Hurrena arte,

Martha Ortega N.