
"Palmera de Débora" - Kronika


Urriko lehen larunbata: a ze galbana etxetik ateratzeko…, jakina da, larunbat arratsaldetan, bazkalostean sofa eta manta eskatzen ditu gorputzak, eta, gainera, euria ari zuen goian behean.
Baina, hala eta guztiz ere, La Palmera de Débora osatzen dugun emakumeak puntual-puntual elkartu gara OnDoaNen.
Emozioz betetako arratsaldea izan da, bai arlo teorikoan baita bizipenei dagokienean ere.
Emozioak izan baita landu dugun gaia. Paulik azaldu digu Arantzak emozioen inguruko azalpen teorikoa egingo zigula, zain genituen mandalak margotzen hasi baino lehen.
Eta horrela, oinarrizko emozioei buruzko azalpen labur baten ondoren, bakoitza margotzen hasi gara: haserrea, poza, tristura eta beldura.
Pozaren hegaletan gabiltzanean edo amorruak bahituta gauzkanean ez zaizkigu kolore berdinak ateratzen, ez da gutxiagorik ere!! Eta hori izan da, koloreztatzeaz amaitutakoan partekatu duguna.
Tristezia, poza, haserrea eta beldurra gure gorputzetatik igarotzen joan dira eta, bitxiki (hala ez), ohartu gara emozio bakoitzarekin lotu ditugun koloreak nahikoa antzekoak izan direla.
Partekatutako esperientzia polita.
Baina bizitza hain da apetatsua, Arantza emozioei buruz hitz egiten hasi orduko, artean margotzen hasteko geundela, tristeziaren emozioak erabat hartu duela gutariko bat, bilera utzi behar izateraino.
Bizitzaren gordintasunak km mordo batera dauden familiartekoren bati buruzko berri gogorrak jasotzera eraman gaitzake tarteka.
Hau da emakume talde hau irakasten ari zaizkidan gauzen artetik gogorrenetako bat. Kilometro ugarik eta denbora tarte luzeak banandutako familiak. Eta, bitartean, bizitzak aurrera darrai du, eta distantzia horretatik kudeatu beharreko gauzak gertatzen jarraitzen dute.
Ez dago zalantzarik tristezia, nostangia, pena… eta, zergatik ez, kide honena bezalako kasuetan, amorrua, haserrea, ulertezintasuna eta injustizia sentipena… borborka azaleratzen dira.
Eta horrelako estualdietan, La Palemako emakumeok gure ekarpena egin dezakegu, ulerbera azaldu eta ataka estu horretan ondoan egonda besterik ez bada.
Beren herrialdeetatik hain urrun bizi eta sentitzen diren emakumeak dira, baina harrera egin dien lurra zein den oso argi dutenak, eta horregatik ere hunkiduraz ari dira euskarara lehen hurbiltze urratsak ematen.
Hemendik eta hizkuntza horretan, gure adiskidearen minarekin bat eginda, horrela diogu: "Sentitzen dugu. Goian beude."
María Eugenia Iparragirre Bemposta