"Palmera de Débora" - Kronika

05/06/2021

"La PALMERA de DEBORA" inoiz baino biziago...!!

Berriz ere OnDoaNen elkartu gara, eta, berriro elkar ikusi eta partekatu ahal izea ospatzeaz gain, ikasturte amaierako ebaluaketa pertsonal zein taldekoa egin dugu.

Lehenengoari dagokionez, gutako bakoitza aurkitzen den unearen inguruko balorazioa egin da: maila jurikikoan, lanari dagokionean, emozionalki, familian...

Eta bigarrenean, Eta bigarrenean, pandemiak eta haren murrizketek hain urte "berezi" bihurtu duten honetan egindako jardueren balantzea egin da, eta gure kideen jatorrizko herrialdeen kultura-nortasuna indartu eta ezagutarazteko proiektu berriak abiaraztea adostu da.

Gure ahalduntzea eta lidergoa bultzatuko duten emakume berriak sartuko direla iragarri da, eta zuzenbidearen eta atzerritartasunaren inguruko aholkularitzarekin eta informazio-hitzaldiekin jarraitzea ere erabaki da, alderdi praktikoei dagokienez... gehien interesatzen zaizkigun gaiak aintzat hartuz.

Topaketa amaitzeko, zorion-bideo bat bidali diogu gure Sonia maiteari, bere urtebetetzea dela-eta.

Eta ez dut kronika hau amaitu nahi parte-hartzaile guztiei - eta modu berezian Pauliri, taldearen arima - eskerrak eman gabe; jakina, gogoan izan ditugu etorri ahal izan ez direnak.

Besarkada handi bana ADISKIDEAK, eta harremanetan egoteko irteeraren bat antolatuko dugu!! Uda zoriontsua!

Inma Gamazo