"Palmera de Débora" - Kronika
Gaur ordutegi berria izan dugun Palmeran, eta, hala, beste batzuetan etortzerik izan ez duten kide batzuekin elkartu ahal izan gara. Giro zoragarria izan dugu, berriro elkarrekin egoteak eta partekatzeko aukera izateak hauspoturik.
Gaurkoan, Arantza ere gure artean izan da, zeinek emakumeen sentsibilizazio eta ahalduntzearen inguruan, Alboanen burutzen ari diren EMAKUMEAK ABIAN proiektuari buruz hitz egin baitigu, non Palmerako emakumeok parte hartzera gonbidatuta baikaude. Beti bezala burutu da topaketa, elkarrizketa giroan, ikuspuntu ezberdinak mahai gainean jarriz, eta honek, duintasuna duten emakume gisa prestatzen jarrai dezakegula ondorioztatzera garamatza.
Osasunaren inguruan jakinmina pizten diguten gaiaei buruz hitz egin dugu, nola saihestu aurkez dakigukeen zenbait egoera... Guregan eragina izan dezaketen legearekin lotutako egoerei buruz ere hitz egin dugu, Inmaren laguntzaz argitzen eta konpontzen goazen gaiak. Den-dena, interes handiko giroan, jakina. Bilera ixteko, "Belatz bendatua" ipuinaren irakaspenen bitartez, aurrera egitea eragozten diguten bizitzaren egoerei begiratu diegu...
Eskerrik asko gurekin bizitza partekatzeagatik.
Fanny Sánchez
La Palmera de Débora, bake espazioa.