"Palmera de Débora" - Kronika

20/11/2021

"Bizitza oso bat ez da maleta batean kabitzen, amets bat eta hegaztiak bezalako pasaporte bat etorkizun baten bila"

"La Palmera de Débora"ko emakumeak elkartu garen beste larunbat bat; oraingoan inkorporazio berriak egon dira, aniztasun handia (Nikaragua, Honduras, Ekuador, Peru, Kolonbia, Venezuela, Maroko...), topaketa are gehiago aberasten duena.

Aurreko asteburuan Bilbon egin zen "Emakume migratuen topaketa, askotariko ahotsak, gure eskubideak defendatzeko oihartzunak" izeneko topaketan gutariko bik izandako esperientzia partekatu genuen bi orduz.

Gai ezberdinen inguruan hausnartu genuen, informazioa izatearen garrantziaz kontziente egin ginen, informazioa boterea dela jabetu, eta hori da preseski lantzen jarraitu behar duguna, gutariko bakoitzaren ahalduntzea. Zenbat eta informazio gehiago izan, hobeto ezagutuko ditugu gure eskubideak eta non erreklamatu eta galdegin behar ditugun. Emakume migratuek eskubiderik ez dutela dioen ustea ez da egia.

Gure gizartean Aporofobia existitzen dela egiaztatu dugu: pertsona txiro eta behartsuei fobia. Arrazismoaz haratago, pertsona pobrearekiko bazterkeria baitago, eta emakumea bada, are gehiago!!!

Hala, pertsona migratu batek, egoera sozio-ekonomiko ona badu, ez du, tristea bada ere, baliabiderik ez duenak adina errefus eragiten.

Horrelako topaketek denok aberasten gaituzte, batzuek besteengandik ikasten baitugu. Elkarrekin, indartsuagoak gara.

Maria Eugenia Iparragirre