Red Mambré Sarea I. Literatur Lehiaketa 2023

09/02/2023

Red Mambré Sarea Gipuzkoa osatzen dugun Elkarteek (Loiolaetxea eta OnDoaN Topagunea) Red Mambré Sarea LITERATUR LEHIAKETAREN I. edizioa antolatu dugu kulturarteko gaietan hezkuntza eta kontzientziazioa sustatzeko, arrazakeria edo gatazka sozialeko jarrerak saihesten dituzten eta harrera bultzatzen duten justizia, elkartasun eta tolerantziako balioak garatzeko. 

Lehiaketaren Gaia Migrazioa eta Abegi Ona da eta lan bakarra aurkeztu ahal izango da (Kontakizun laburra, gehienez orrialde bat) modalitate bakarrean (Euskera edo Gaztelania). Lanak otsailaren 15etik martxoaren 20ra aurkeztu daitezke, biak barne. Irabazleen zerrenda apirilaren 23an argitaratuko da, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eta sari-banaketa ekitaldia apirilaren 28an izango da. Gipuzkoan bizi diren 18 urtetik gorako guztiek har dezakete parte! Animatu eta parte hartu!

Ondoren, lehiaketaren OINARRIAK dituzu. Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan!