Santa Juana - Ospakizuna

15/05/2024

Asteazken honetan, maiatzak 15, urtero bezala, Mariaren Lagundiak Donostian duen Unibertsitate-Egoitzaren kaperan elkartu gara Santa Juana de Lestonac-en eguna ospatzera. Oraingo honetan, eukaristia baten bitartez, bere kanonizazioaren 75. urteurrena oroitu eta ospatu dugu.

Manu buru izan duen eta Arantzak mimoz prestatu duen ospakizunak, ohi den bezala, Jone, Laia eta Xabiren musika ere bildu du, baita irakurgai zein eskaintzez arduratu diren bertaratutako ez gutxiren parte-hartze aktiboa ere.

Santa Juanaren ereserkiarekin amaitu den ospakizun maitagarri bezain sentitu honi errematea emateko, ikasleen egoitzako patiora hurbildu gara luntx goxoa dastatuz ahosabaiak goxatzera eta, bide batez, bertaratutakoen arteko topaketa lasai eta atsegina luzatu eta hazten jarraitzen duen familia hau batzen duten loturak are gehiago estutzera.

Mila esker topaketa hau prestatu eta bertara gonbidatu eta hain harrera polita egin diguzuenoi, eta bertan parte hartu eta, zuen agertze, laguntza eta adiskidetasunarekin parte hartu eta ospakizuna eraikitzen lagundu duzuen guztioi.

Datorren urtera arte.

Xabi Ariznabarreta