Sareak Ehuntzen I

15/11/2025
Aniztasunaren indarra emakumeen artean.

Une berezi bat gertatzen da gela berdinean bi emakume elkartzen direnean: doinuak, ñabardura berdingabeak dituzten barreak eta istorioz betetako isiltasunak gurutzatzen dira. Batzuk esku-hutsik baina itxaropenez betetako bihotzez iristen dira; beste batzuk, oroitzapenez eta diplomez lepo dauden maletak dakartzate, zeinak herrialde berrian ikusezin diruditenak. Grina bera partekatzen dute denek: ikusiak, entzunak eta balioztatuak izatea ahalbidetuko dien leku bat aurkitzea.

Aniztasun kulturala ez da ezaugarri biografikoa soilik, bakoitzak bere ibiliarekin ekarpen gisa uzten duen altxorra baizik. Mugak zeharkatzen dituzten eta mahaian besarkada bihurtzen diren errezetetan dago; etxea gogora ekartzen diguten abestietan; bizirauteko ikasten ditugun hitzetan; hezten, amesten eta eusten dugun moduan. Ezberdintasun horiek elkar topatzen dutenean, zerbait boteretsua gertatzen da: sareak ehuntzen ditugu.

Askorentzat, migratzeak zerotik astea esan nahi du. Baliabide gutxirekin datozenek eguneroko ziurgabetasunari egiten diote aurre: nola ordaindu errenta? non utzi umeak lan egiten duten bitartean? nola izan eskuragarri osasun zein hezkuntza zerbitzuak? Beste batzuk, jatorrizko herrialdeetan aukerak izan arren, estereotipoek berdin zamatzen dituztela dekubritzen dute: "beste lanetan" sailkatzen den emakume atzerritarra, "ulertzen" ez duena, beti gehiago erakutsi behar duena. Errealitate desberdinak dira, baina hari amankomun batez lotuak: duintasunaren eta berdintasunaren aldeko borroka.

Gutxiago aipatzen den baina egia den beste errealitate bat dago: kaudimen ekonomikoz bidaiatzen duten emakumeena, arrazoi horrengatik gizarteak ezaxola begiratzen dituenak. Uste zabaldua da hilabeteko kontuekin borrokatzen ez den emakumeak ezer ez duela behar. Ezabatzera iristen den begirada. Baliabideak izateak ez du deserrotzearen bakardadea saihesten, ezta atzean utzi zen lurraldearen nostalgia ere, eta ez du giza-zirkulu itxietan integratzea errazten.

Emakume horrek ere, materialki bere burua eusteko gai den arren, hesien aurka borrokatu behar du: aurreiritziak, isolamendua, ikusezintasuna. "Pribilegio ekonomikoak" ez dumigrazio orok pairatzen duen desparekotasun kultural, emozional eta sozialetatik libratzen.

Gure elkartean, emakume migratuek uste dugu ez dagoela istoio baliagarri bakar bat; denek dute garrantzia. Hizkuntza berrian hitz bakan batzuk esateko gai denarenak zein asko menderatu arren bidezko lan bat topatzen ez duenarenak. Partekatutako gela batean hezten duenarenak nahiz bere bulegotik beretarrak faltan botatzen dituenarenak. Txanpon bakoitza zenbatzen duen horrena eta, kezka finantzierorik gabe, bere izan daitekeen leku bila diharduenarenak. Esperientzia bakoitza ispilu bat da, non berdintasuna ez daitekeela homogeneitatetik eraiki oroitarazten digun, bai ordea onarpenetik eta gure arteko ezberdintasunekiko begirunetik abiatuta.

Komunitatea eraikitzea begietara begiratuz EZ ZAUDE BAKARRIK esatea da. Ahotsak elkarrekiko lehian jardun ordez elkar osatzen duten guneak irekitzea da. Aniztasunak banandu ordez indar kolektiboa biderkatu egiten duela ospatzea da. Emakume batek erresistentziarako bere errezeta partekatzen duenean, beste batek kontsolamendua aurkitzen baitu; batek bere bizilagunarentzat testu bat itzultzen duenean, biek egiten dute aurrera; elkarri eskua luzatzen diogunean, baita zoritxarrean ere, sororitateak pasaporteez eta bankuko kontuez ezer gutxi ulertzen duela erakusten dugu.

Emakume migratzaile bakoitzak istorio paregabea dakar: nondik etorri zen, zer utzi zuen atzean eta zer itxaropenek bultzatzen duten aurrera. Migratzea ez da hizkuntza, klima edo berria den horretara egokitze soila: ezaguna den horretatik urrun norbera berreraikitzea eskatzen du, sarri epaitu egiten duten begiradapetan berrasmatzea, eta beti ikusgai ez dauden zaurietatik osatzea. Elkar-laguntzak zauri horiek indar partekatu bilakatzen du. Somos tejedoras de futuro. Cada día que elegimos apoyarnos, abrirnos y reconocernos, construimos una sociedad más justa, más inclusiva y profundamente humana.

Emakumeen arteko aniztasun kulturala ez da beldur izan behar diogun erronka bat: mundu berri bat irudikatzeko aukera bat da. Mundu bat non garrantzizkoa ez den ez zer lurraldetatik zatozen ezta zurekin zenbat ekarri zenuen ere, beste emakumeekin batera ibiltzen zaren indarra baizik. Non doinu bakoitza melodia izango den; aurpegi bakoitza, ortzimuga bat; eta istoio bakoitza, berdintasunaren liburu kolektiboko ezinbesteko kapitulua.

Elkarrekin, gure sustraien pluraltasunetik, emakumeen benetazko aberria eusten gaituen komunitatea dela erakusten ari baikara. Eta komunitate hori, egunez egun, GUK jarraitzen dugu ehuntzen.

Hurrengora arte.

Martha Ortega

__________________________


Gure weborriko -www.ondoantopagunea.com- "Nosotras" ataletik ateratako artikulua.

https://ondoan-topagunea7.cms.webnode.es/eu/nosotras/trong>