Tarteak Txangoak, Tontorrak / Kronika / Donostia-Kukuarri-Orio

06/03/2021

Xabi, Jone, María, Laia, Denis, Moha eta Gabriela

9:00etan OnDoaNen elkartu gara Gabriela, Maria, Denis, Aitatxo (Xabi), Moha, eta gu biok, Jone eta Laia. Pixka bat beranduago, Igeldoko bidea hartu dugu. Donostia zeharkatu dugu Igeldora joateko eta gezi horiak segitu ditugu eta Santiago bideko zati bat egin dugu.

Bidean asmakizunetan jolastu gara (aitatxo, Maria eta Gabriela hoberenak), astoak ikusi ditugu, behiak ikusi ditugu eta beranduago kolore askotako llamak ikusi ditugu eta oso politak ziren.

Kukuarriko tontorrera iritsitakoan argazki batzuk atera ditugu eta oso bista politak zeuden. Tontorretik joaten hasi garenean pertsona bat ikusi dugu parapentean ibiltzen super gertu.

OnDoaNerako buelta egiteko, Orion trena hartu dugu eta oso azkar zebilen (txikitan ibili ginen tren horretan baina ez gara gogoratzen).

18 km egin ditugu oinez, hori izan da gure errekorra. Guk gomendatzen dizuegu hurrengo mendi bueltara joatea!!

Jone eta Laia A.B.