Tarteak, Txangoak, Tontorrak - Kronika: Ibilaldia

09/11/2025

Igande honetan, azaroak 9, Txangoen tadean proposatutako bigarren modalitatea aurkeztu da, mendia Tontor altuegia edo erronka zailegia egiten zaion horri zuzendutako ibilaldiekin. Bi kasuetan, elkarrekin Tarte atsegin bat igarotzeko aukera.

Oraingo honetan, hiru hondartzen ibilbidea osatu dugu, Zurriolan hasita, Pasealeku Berriko olatu izugarriak saihestuz eta Kontxatik jarraituz, Ondarretako tunela zeharkatu eta Haizearen Orrazian amaitzeko.

Eguraldi eguzkitsu zoragarriak behatzen, erlaxatzen eta igande goiz ezberdin bat elkarrekin gozatzen lagundu digu.

Merezitako atsedenaren ondoren, itzulerari ekin diogu, bakoitzak bere indarren arabera amaituz paseoa.

Eskerrik asko ekimen berri hau onartzeagatik! Bide berriak ezagutzen eta taldearekin bizipen berriak biltzen joango gara.

Arantza Odriozola