Tarteak Txangoak, Tontorrak - Kronika

20/02/2021

Jalal, Xabi, Abdallah, Inés, Denis, María, Moha, Fanny, Gabriela

Hogei egun luze igaro dira udalerrien artean mugitzea galarazi zigutenetik; hogei egun paisaia desberdinaz gozatu eta jende desberdinarekin topo egin ezinik. Baina gaur, azkenean, goiz ibiltzeak merezi izan du, Xabik proposatzen zigun erronkari aurre egiteko gogoak edozein alferkeria gainditu baitu. Eta zuen buruari galdetuko diozue, zer erronka? Andatza mendia (562 m) ezagutzeko ibilbide zirkularra egitea, alajaina!

Puntualtasunak gure alde jokatu du eta Xabik guretzat "gordeta" zuen autobusa hartu dugu. Hemen duzue abiadura puntura egindako bidaia betikotzen du irudia, non belarritik belarrira irribarre bat ezkutatzen duen eta jada egunerokoa egin zaigun musukoarekin agertzen baikara.

Lasarten jaitsi gara, eta oso motibatuta geundenez, nahiago izan dugu ibilaldia hasi, Zubiera joateko beste autobus bat hartu beharrean.

Fannyk gidaritza hartu du eta bide zuzenetik eraman gaitu. Futbolzalea eta kroketa-sukaldari ona izateaz gain, mendizale handia da. Gailurrera iritsita, energia berreskuratzeko mokoka egin ondoren, ezkutaketan jolastu gara ohitura ez galtzeko.

Urteko lehen txangoa arrakastatsua izan da, eta are gogo eta ilusio handiagoarekin espero dugu hurrengoa.

A, eta eskerrak Denis geneukala, ufada eta ufada artean ibilaldia alaitu diguten txiste batzuk kontatu baitizkigu. Zorionez, inor ez da hegan atera, lorpen handia izan da!

Gabriela Garaizabal