Tarteak Txangoak, Tontorrak - Kronika

21/05/2023

Txangoak, Tarteak eta Tontorrak taldeko 18 kidek goizeko 9etan, puntualtasunez, hasi dugu txangoa.

Autobusez abiatu gara Zarautza. Hara iristsitakoan, bertan zain izatekoak ziren beste bi kideren zain egon garad apur bat, baina, azkenik azaldu ez direnez, 10:30ak aldera martxan jarri gara.

Hasiera batean triste samar esnatu den eguna –euri mehatxua ere bazekarrena- argitzen joan da, eguerdi eguzkitsu eta beroa izan dugularik.

Xabiren eta bere GPSaren laguntzaz, Zarautzen barneratu gara, mendira eramango gintuen bidearen bila.

Aldapatxo batekin hasi da, hasteko, nahikoa pikoa gainera. Hor hasi dira nire zalantzak: "hona etorrita erabaki zuzena hartu ote dut?"

Igotzen joan gara, protestaren bat tarteko, baina talde osoa hutsik egin Gabe, poliki poliki; bideko zati eramangarri baten ondoren, aldapa gehiago, baina, abesti, barre eta purrustaden artean, beti gora.

Gogor samarra egiten ari zitzaigun zati bat igo ondoren, dezente geratzen zela kontuan hartuta, Xabik kupida apur bat erakutsi du eta indarrak berritzeko geldialdito bat egin dugu. Generamatzak jakietatik zerbait jan eta berriro ere martxan jarri gara.

Bidean gora, ibiltzen jarraitzera animatzen zuten vista zoragarriekin liluratuz joan gara. Baserri bikain baten ondoan beste geldialditxo bate gin dugu. Bertako nagusiek, oso jatorrak, argazki bat egin digute, eta berriro ekin diogu bideari. Aitortu egin behar dut une eta leku horretan, leher eginda nengoela, baina nire aurretik zihoazen Abdellah eta Inesek soka ikusezin bat luzatu didate aurrerantz jarrai nezan; eta besteen animoari esker, jarraitu ahal izan dut.

Hau izan da niretzako politena: espedizioak osatzen duen talde bikainaz jabetu bainaiz, denok elkarri itxoiten eta animatzen. Hori da mendia, batak bestea animatzea, eta gaurkoa horren erakusgarri garbia izan da.

Tontorretik gertu, handik zetorren jendearekin egin dugu topo, eta animatu egin gaituzte, gailurrean txorizo pintxoak zain genituela esanez. Guteriko bi edo hiruk, azken aldapa pikoa ikusita, behean geratzeko tentazioa izan dugu, baina "honaino iritsi garenez, azken ahalegin batek merezi du" esan diogu elkarri, eta saiatzera behartu/bultzatu, saiatzen denak bakarrik lortu baitezake saria. Eta lortu dugu. Hori bai, txorizoa eskaintzen zuen taldeak postua desegin ondoren iritsi izanak pena apur bat eman digu, baina, barre artean, segituan eman diogu buelta.

Eta denok tontorrean, mundua oinetan dugula, Zarautz, Zumaia eta inguruetako ikuspegi zoragarriak bertatik. Taldeko argazkia atera bezain pronto, zelai batean eseri/etzan gara, zebilen haizetik babestuta, atseden hartu eta jatera.

Indarrak berreskuratutakoan, berriro abiatu gara. Xabier, gidari ona dela erakutsiz, jaisteko ibilbiderik egokiena bilatu du.

Baina beste batzuk hasi dira orain belauneko minez, beherantz ere aldapei aurre egin behar baitzaie. Alabaina, beste behin ere, taldea berriz eman du bere onena, okerren zeudenei une oro lagunduz. Tarteka, atzeraka jaitsi gara –gora begira-, belaunek horrenbeste sufritu ez zezaten, eta hórrela, barreen, argazkien, ikuspegi zoragarrien eta animoen artean, osatu dugu itzulera.

Behera iritsitakoan, Donostiara eraman gaituen autobusa hartu dugu. 16:30ak aldera hirira iritsi gara. Zoriontsu, igoerek zein jaitsierek nolabaiteko zailtasuna zuten arren, taldeak izenari justizia egin diolako (Tarteak-Tontorrak-Txangoak/Ratos-Rutas-Retos): tarte bat elkarrekin igaro dugu, gauza polit pila bat partekatuz eta ibilbide zoragarri osatuz, eta elkarrekin lortu izanaren erronka gaindituz.

Eskirrik asko adiskideok, talde bikaina zarete, eta gogotsu nago hurrengo abentura iristeko.

Orduan hainbeste protesta ez dudala egingo hitz ematen dut.

Coro Elizalde