Tarteak, Txangoak, Tontorrak - Kronika
Gaurko txangoa oso goiz onarekin hasida eta, batez ere, ibiltarien puntualtasun bikainarekin; horrela, Gladys eta Luis talderatu diren ibiltari berriei ongietorria eman diegu.
Oso animatuta hasi gara ibiltzen, eta bidean topatuko genuenaren inguruan irrikaz. Gustura joan gara gorantz, TARTE BIKAINA partekatuz guztion artean, nahiz eta, Belkoain tontorrera iristear ginela, hodeitzak bildu eta euriak harrapatu gaituen. Baina, hala eta guztiz ere, zuhaitzen babesa eskertu dugu, eta inguruaren edertasunaz zein konpainia onaz gozatu.
Hain handia izan da ibilbidean sentitu dugun gozamena, hegan iritsi garela -sekula baino lehenago- helmugara!
Eskerrak eman nahi dizkiet guztiei esperientzia polit hau horren atsegingarri egiteagatik.
Mila esker eta hurrengora arte!
Agur bero bat, zuen adiskide den,
Kelin Juárez