Tarteak Txangoak, Tontorrak - Kronika

29/05/2021

Gaurko egunean, Uzturre mendira igo gara. Trenean elkartu gara Andoaingo geltokian, batzuk aspalditik zeuden igota eta beste batzuk duela gutxi. Trenak Herreran hartu ditu espedizioko lehen bidaiariak; Fanny, Ines, Moha, Iracema eta bi fitxaje berri: Jokin eta Claudia. Bigarren taldekoak Donostian hartu ditu trenak, Arantza, Pauli eta Usue. Eta azkeneko taldea Andoainen igo da, Sonia, Xabi, Laia, Jone eta ni.

1. Taldea: Herrerako tren geltokian

2. Taldea: Donostiako tren geltokian

3. Taldea: Andoaingo tren geltokian

Denok Billabonan


Trenak Billabonara eraman gaitu, handik Loatzo mendi aldera igo gara, baina ez gara tontorrera igo. Eta pausoz pauso, Uzturre mendira hasi gara hurbiltzen. Pausoz pauso esan dudanean benetan ari naiz, ze gure Fannyk mina dauka belaunean eta errenka dabil, ea azkar sendatzen den, baina egia esaten badizuet oso ondo igo da.


Gaur etorri ez direnak faltan bota ditugu, baina badakigu etorri nahi izan dutela. Paulik bereziki Ayoub bota du faltan mendiko makila bezala huts egin dio eta, baina lana egin behar zuen, eta pena handiarekin geratu da, eta gu ere bai. Baina hortxe zegoen Moha Ayoub ordezkatzeko prest, eta txango guztia egon da laguntzen.


 Ziklistentzako prestatutako bide politak ikusi ditugu, salto egiteko ranpa eta guzti. Xabi, espedizioko arduradunak, oso ondo aukeratu du gaurko ibilbidea, eta eskerrak bera dugun arduradun bezala ze mendi asko ezagutzen ditu, Kilian Jornet izateko gutxi falta zaio.


Oso paisaia politak ikusi ditugu, landare mota asko eta animalia ugari: zaldiak, ardiak, igelak, ahuntzak, erlastarrak, behiak eta zezen izugarri handia. 

Ibilaldia oso guay egon da eta oso ondo pasa dugu denok, ni argazkiak ateratzen egon naiz Jokinekin eta oso politak atera ditugu.


Tontorrera iritsitakoan pixka bat deskantsatu eta jan dugu. Oso gurutze handia dago bertan, eta seguraski paisaia ederra ikusiko da bertatik, baina lainoa zegoenez ez dugu aukerarik izan ikusteko.


Tontorrean deskantsatu eta gero berriro martxan jarri gara Tolosara jaisteko, baina lehenago Izaskungo auzotik pasa gara, eta bertako ermita bisitatu dugu, zintzilik duen itsasontzia ikusiz. 

Tolosan trena hartu dugu bakoitza bere etxera bueltatzeko. Gu Andoaingo tren geltokian agurtu gara. Eta etxera joan gara.

Oso ondo pasatu dugu ea hurrengo txangoa azkar izaten den, eta jende gehiago etortzen den. Animatu zaitezte etortzera. Agur!!!

Denis A.