Tarteak Txangoak, Tontorrak - Kronika

23/10/2022

Elkartzeko eta elkarrekin ibiltzeko gogoz ekin diogu ikasturteari eta, batez ere, paseoa ez ezik gaur handi (30 parte-hartzaile!) egin den talde txiki hau batzen duten poza eta irriak partekatzeko gogoz. Asko izan gara gaur, eta hori ohikoak ditugun Inés, Farida, Pauli, Moha, Gabriela, Iracema... ezin izan direla etorri. Fitxaketa berriek ere paisaiez, argazkiez... gozatu dutela esango nuke.

Gure gida den Xabik eskatu bezala, denok puntual iritsi gara abiapuntura. Hasi baino lehen, ohi bezala, taldeko argazki ederra atera dugu, eta Pasaiako kai ingurutik ibiltzen hasi gara. Eta hala joan gara, guztiaz gozatzen. Umeen pozak bazterrak eta animoak piztu ditu. Susto txikiren bat edo beste ere ez da falta izan...Arantza...kar kar.

Urteak aurki beteko ditugunon omenezko "Zorionak" ere ez da falta izan... a ze abesbatz kulturanitza! Mila esker!

Azpimarratzekoa da oso, Abdellah, gure beste gidariak, lan paregabea egin duela azkenak zihoazenak zainduz. Zer ondo dagoen seguru sentitzea! Hizkuntza ere ez da oztopoa suertatu irteeraz gozatu ahal izateko.

Aldapa gora joan garen zenbaitetan iritsiko ote ginen zalantzak izan ditugu, baina, azkenean lortutako saria handia izan da. Kelin horren adibide garbia izan da. Berotzen joateko baliagarri izan den txango honen ondoren askoz gehiago etorriko dira!

Ibilbidea Grosen amaitu dugu, eta denok geundela ziurtatzeko argazkia atera dugu (ia denak, bakarren batek lehenago utzi behar izan baikaitu). Hurrengoan ere berriz elkartzeko dugun gogoaren lekuko izan da Zurriola.

Hurren arte lagunak,

Claudia Ferrera