Tarteak Txangoak, Tontorrak - Kronika

05/02/2023


"Eguraldi txarrari, aurpegi ona"

Igandea iritsi da eta txangoa egitera joan gara, sofan mantapean egoteko eguna atera bada ere. Batzuetan, gauzak ez dira aurreikusi bezala ateratzen eta, azken orduan, norakoa aldatu behar izan dugu.

Goizeko 8etan, hamaika pertsonez osatutako talde zoragarri bat Nafarroa aldera abiatu gara, Andia mendilezerran dagoen Ihurbain tontorra (1420 m) konkistatzeko asmoz. 

Autoak Unanun utzi ditugu eta, eguraldi eskasa izan arren (haizea, lainoa eta elurra), erronkari aurre egin diogu barre eta elur-bolakaden artean, geure mugak gainditzeko erabakitasunez, kexarik gabe eta irribarrea ezpainetan.

Nire esker on publikoa nire giza-makulua izan den Mohari, bere laguntzarik gabe oraindik ere goian nengokeen eta.

Erronka gaindituta, eta berriz ere Donostian, Arbizuko kanpinean ondo irabazitako txokolate beroa hartzera geratu gara.

Hurrengo giza topaketara arte!

Susana Ibáñez