Tarteak Txangoak, Tontorrak: Mendizorrotz - Kronika

05/11/2023

Egonarriz eta kezka apur batez itxaroten nuen bidaia. Baina, egiari zor, kezka baino handiagoa zen jakinmina .

Txikitatik gustatu izan zait nonbaitera joatea. Esolan, txangoak, bidaiak… egiten genituen. Beti ematen nuen izena haietara joateko, nora joan behar genuen axola gabe. Bidaien aurretik, bidaian zehar eta hain ondoren bizi izandakoak eta sentitutakoa ahaztezinak dira, eta inspirazio iturri. Orain ohartzen naiz horren zergatia, agian, errutinatik, zure "mundu arruntetik" aldenduta egotea izan daitekeela. Zenbait kasutan, gauzak ikuspegi ezberdin batetik ikusteko lagungarri suertatzen dira. Horregatik maite dut bidaiatzea eta lekuak bisitatzea.

Beno, igandekoari buruz… Zoragarria izan da, eta ez du euririk egin, inork ez du ezer hautsi, inor ez da galdu… Zorte handia izan dugu eguraldiarekin. Mendiak, aire freskoa… irudi bat: paisaiaren handitasunak pertsona txikia sentiarazi nau. Ez dakit besteei halakorik gertatu ote zaien; niri bai behintzat. Igotzen joan garen heinean, ikuspegi panoramikoak geroz eta ikusgarriagoak bilakatzen joan dira. Bereziki errepidera atera garenean eta ozeano erraldoia ikusi ahal izan dugunean. Ezin bukatu taldeari buruz hau esan gabe: apartak zarete. Ezin izan dut guztiekin komunikatzerik izan, noski, talde berri batean integratzea ez da gauza erraza niretzat, baina hurrengoan are esperientzia hobea izatea espero dut.

Niretzat, bidaia hau ez da abentura fisiko hutsa izan, barrenera egindako bidaia bat ere izan da, ni pentsamendu, kezka eta arazoetatik ateratzea lortu duena. Horrek, aurrera jarraitzeko indarra eman dit, une honetan ditudan arazoetan pentsatzen kateatuta geratu ordez.

Espero zuekin egindako aurrenekoa txango hau hau ez dela inondik ere azkena izango.

Yuliia Opanasiuk