Yoga - Kronika

24/11/2023

Ostiral honetan, hilak 24, Yoga saio bat izan dugu. Eta, egia esan, bikaina iruditu zait.

Lortu den giroa oso lagungarria izan da, kandelak jarri baitituzte, eta musika erlaxagarria, oso tarte lasaia eta atsegina sortuz.

Gainera, ordu bateko iraupena oso egokia iruditu zait, hartara nire lagunei eta niri luzeegia ere ez baitzaigu egin. Burua eta gorputza erlaxatzeko primerakoa da. Beraz, oso pozik noa, hurrengo saioa noiz iritsi zain, bertan izango bainaiz.

Naroa Astiz