Kronika - Familia Konstelazio Tailerra
OnDoaNean Konstelazio tailer batean parte hartzen dudan bigarren aldia da. "Familia Konstelazioen hori zer da" jendeak galdetzen dizunean, niri behintzat oso zaila gertatzen zait. Izan ere, niri ere, nahikoa pertsona arrazionala izanik, harrigarria egiten zait nire ahotik entzutean zer den eta zer egiten den.









