Migrazio Bidea
Migratzea ziurtasunik gabe hegan egitea da, egunen batean etxea sentituko dugunaren senaz soilik".
Gaur, 2025eko urriak 15, gure weborriko atal berri honi maitasun handiz ematen diogu ongietorria; "Nosotras", non Marthak, bere artikuluen bitartez, hainbat emakume migraturen errealitatera lehen pertsonan hurbilduko gaituen, eta hausnarketara gonbidatu. Hilabete bakoitzeko 15.ean, irakurketa hau egitera gonbidatzen zaituztegu, zeinak, ziur gaude, ez zaituzte epel utziko.
Deserrotzea indar eta bidea etxe bihurtzen ikasi zuen emakume migratua naiz.
Nire formakuntza kontabilitatean da, titulu edo karguez haratago partekatutako historiek definitzen naute, entzuten ditudanak eta kontatzera ausartzen naizenek. Nire benetako bokazioa laguntzea, entzutea eta kulturen eta pertsonen artean zubiak eraikitzea da.
Gaur idatzi egiten dut benetan sinesten dudalako hitzek ere besarkatzen, sendatzen eta elkartzen dutela; OnDoaN Topagunean leku bat topatu dut non emakumeen ahotsek elkarrekin egiten duten taupa, eta hemen nirea batu nahi dut: zintzoa, sentibera eta esperantzaz betea.
Migratzea ziurtasunik gabe hegan egitea da, egunen batean etxea sentituko dugunaren senaz soilik".