25/A Kronika

25/11/2023

Beste urte batez, OnDoaN Topaguneko topaketa-taldea den Palmera de Déborako emakumeak, Genero Indareriaren aurka, azaroaren 25ean, Donostian izan den manifestaziora joan dira. Eta, oraingoan, beraiei eta beste ehundaka emakumeei batu natzaie Donostiako Boulevardean, emakumearen kontrako indarkeria salatzeko eta han partekatua lerro hauetan jaso ahal izateko.

Beste behin ere, borrokalariak morez eta indarrez jantzita elkartu dira, jada hemen ez daudenei ahotsa emateko. Esan dute, tristea dela, XXI. mendea aurrera doan honetan, beharrezkoa izaten jarraitzea "desparekotasuna eta biolentzia jasateaz nazkatuta gaude" oihukatu eta protesta egiteko kalera ateratzea. Eta gehitu dute: "gaur pozezko eguna eta festa izan beharko luke, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta errespetua bizitzako arlo guztietan presente dagoela ospatzeko".

Manifestazioaren ondoren, Palmerako emakumean OnDoaNen elkartu dira (eta ni beraiekin) ekitaldian nola sentitu diren eta zer bota duten faltan partekatzera.

Batzuk onartu dute aldarrikapen honengatik manifestazio batean parte hartu duten aurreneko aldia izan dela. Beste batzuek, beren herrialdeetan horrelakoetan parte hartu dutela esan dute, eta, beste batzuek, mugimendu honi buruzkoak telebistaren bitartez soilik jaso dutela; beren herrialdeetan emakumeen kontrako biolentzia Espainian baino askoz handiagoa denez, manifestazioak oso bortitzak eta arriskutsuak izaten dira, eta kalera ateratzeak beldurra ematen die.

Elkarretaratzetik zer aldatuko luketen galdetu zaienean, proposamen bat egin dute: biktimen argazkiak jartzea pankartan, hartara, haiek gogoratuz eta borrokan presente eginez.

Emakumeen taldeek ere sentitzen dutena adieraztea ere ideia ona litzatekeela aipatu da, olerkiren bat irakurriz, abestuz, eta abar.

Bukatzeko, James Oppenheimen "Pan y rosas" poema irakurri dut.

Niri dagokidanean, horrelako kontzentrazio batean parte hartzen dudan lehenengo aldia izan da eta, egia esan parte hartzeaz eta aditzera eman izanaz zorioneko sentitu naiz. Neskekin partekatutako unea ahaztezina izan da. Denak ezberdinak izan arren eta nahiz eta iritzi kontrajarriak izan sarri, kide bakoitzari entzuten eta ulertzen jakin dugu. 

Bertan egotea gustatu zait, partekatutako istorio bakoitzetik hausnarketa txiki bat baitaramat: "Funtsean denok gara berdinak. Denok ditugu ametsak, beldurrak, tristura, zoriona..." Eskerrik asko!

Yevheniia Kulias