.

Larunbatean, La Palmera de Debora-n, topaketa berri bat izan dugu. Oraingoan, MANDALA-tailer batekin gozatu dugu, gutariko bakoitzak ausaz aukeratutako irudi zentrokideak margotu ditugularik azpiko musika lasaigarriak lagunduta.

Negu buruan, eguzki printza zuriz hornitzen da hiria ... konstelaziorako biderantz, goiz hotzari, barne kilika batek laguntzen dio. Galdera asko borbor buruari espazioa eman nahiko bagenio. Nortzuk egongo gara, zein gai aterako dira, hautatutako gaia aterako dut? Arnasa sakon hartu eta Lizarra kaleko aldapari ekitearekin bat, goizeko jardunean...

Gaurko saioan, Monika bere historia kontatuz hasi da, migratzaile izateak egoera desberdinak direla ulertzen eta migratzera behartuta geratu diren beste pertsona batzuekin enpatia izaten laguntzen diola.

Hilabetero bezala, kontenplazio-denborari heltzen diogu bake, lasaitasun, isiltasun...espazio batean elkar topatzeko, egunero eskaintzen zaigun bizitza hartuz.

OnDoAnek, aurreko urteetan bezala, Mariaren Lagundiaren Ikasle Egoitzako Elizara deitu gaitu. Bere atea ireki digu eta zera esanez eman digu ongietorria: etxe honetan dagoenak, berean dagoela senti dezala, hiri honetara iristen denak, bere hiria dela senti dezala eta topaketa honetan parte hartzen duenak bertako kidea dela bizi dezala.