RMS I. Literatur Lehiaketaren sari banaketa-ekitaldia - Kronika
Munduarekin eta gainontzeko gizakiekin dugun harremanean, grina handien eta emozio hutsalen arteko eremua zapaltzen dugu. Bizitzarekin esperimentatzeak gauza berriak etengabe ezagutzea eta ekintza-eremu mugagabean ikastea dakar. Baina, nire ustez, helburu hori lortzeko, batzuetan, urrunekoa eta etereoa dena hurbilekoaz eta zehatzaz ordezkatu behar dugu. Hau da, gure bizitzaren historian aurrera begiratzeko, aurrean duguna ikusi behar dugula ari naiz defendatzen.
Esandakoari lotuta, esan dezadan duela egun batzuk Red Mambré Sareak antolatutako migrazioari eta harrerari buruzko lehen literatur lehiaketaren sari-banaketa dela eta, gonbite bat jaso nuela, OnDoaN Topagunearen idiosinkrazia, lehiatu diren kontakizunak eta lehiaketaren irabazleak ere ezagutzeko aukera eman didana. Banekien ekintza solidarioak eta herritar zaurgarrienei arreta emateko jarduerak eskaintzen dituen elkartea dela, batez ere esku-hartze komunitarioari eta gazteen zein emakumeen gizarteratzeari zuzenduak, pertsona horien garapen integrala bultzatzeko helburuarekin. Gainera, duten web-orrian haien historia eta egiten duten lana ere ezagutzera gonbidatzen dutenez, egun horietarako helburuen artean beren egoitzara joan eta egiten duten lana bertatik bertara ezagutzeko ahalegina egitea ondo egon zitekeela pentsatu nuen.
Europako hiri gehienetan, eta ez gutako bakoitza bizi garen hirietan soilik, kanpotartzat hartzen ditugunak bakarrik uzteko joera dago. Gehienok ez dugu ezer egiten haien begiak ezagutzeko, ezta haien eskuak haztatzeko ere. Pertsona eta entitate solidario hauek ezkutuan nahi ditugu, ikusarazten ditugun bakoitzean gure kontraesanen ispilua erakusten baitigute, konpromisorako gaitasunik ez duten pertsona "solidarioak" izan gaitezkeela, alegia, edo, bestela esanda, hipokrisia moral ugariz beteak. Sare honen laguntza jasotzen ari diren gizon eta emakumeek (gehienak gazteak) hitza hartzen duten bideo txikia ikusteak astindu eta hunkitu egiten du. Izan ere, pertsona horiek beste orainaldi eta etorkizun batzuk bilatzen dituzte, bizi izandakoak baino hobeak izango diren itxaropenez. Eta, ikusi dudanaren arabera, zera galdetzen diot neure buruari: zer ematen zaie OnDoaN Topagunetik? Zaharberritze elkarte bat dela uste dut. Bai, horren lan konplexua hitz bakar batekin definitzea zaila dela aitortzen dut, baina nabarmendu nahi dut bizitzaren aldeko borroka helburu iraunkor bihurtu dutenek, hemen, bizitzeko gogoa berreskuratzen dutela.
Interes handiz entzun dut migrazioari eta harrerari buruzko Literatur Lehiaketan parte hartu duten euskarazko nahiz gaztelaniazko ipuinei buruzko guztia. Hurrengo urteetan jarraipena izatea espero dut, eta jasotzen joango diren lanek aztergai dugun gaiari buruzko kontakizun irudimentsuen bilduma interesgarria osatzea. Maite ditudan pertsonak elkarte honetako eta sare honetako kide dira; hemendik aurrera, mirestu ere egingo ditut. Maitasunaren indarra geldiezina da, gure egunerokotasunean gurekin datozenei laguntzeko helburua badu.
Vicente Arrizabalaga Loizaga
RMS I. Literatur Lehiaketaren Saridunak
Usue Odriozola Nava
Tercer Premio en la Categoría de Castellano con el relato "Los pájaros no tienen pasaporte".
Alex Lasa Lamarca
Hirugarren Saria Euskarazko Kategorían "Téliber" lanarekin.
Saioa Cid Barriga
Segundo Premio en la Categoría de Castellano con el relato "Demonios".
MariJoxe Azurtza Sorrondegi
Bigarren Saria Euskarazko Kategorían "Norberak ahal duena" lanarekin.
Rafael Bravo Arrizabalaga
Primer Premio en la Categoría de Castellano con el relato "Cambio de rumbo".